Aralar Irratia
Itxura
- Artikulu hau irratiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aralar (argipena)».
Aralar Irratia Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberri udalerrietako irrati katea da, FM 107.1 frekuentzian eta euskaraz emititzen duena. 1991ko maiatzaren 2an ekin zioten lanari, eskualdean euskara suspertzeko asmoarekin.
Gaur egun, goizeko 10:30etatik 14:00etarako zuzeneko saioaz osatzen da programazioa. Gainerako orduetan, Euskadi Irratiak emititzen du maiztasun horretan.